XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Seguruenik ahotan bakarrik euskal hizkuntza eramango duen leku aldatze honetan, sarrera instantzia jada, Manuel de Larramendi izenaz dator.

Laster igarri zioten mutiko azkarra zela nonbait, etxekolanekin batera, ikasten jarriko dute, gramatika ikasketetan batez ere.

Bertan, jesuita izateko gogoa barneratu eta urte bat geroago, 1708.ean, Jesusen Lagundian sartzen da eta deboziozko botuak egiten ditu.

1708.eko azaroaren 18ean jesuiten legezko bi urtetako debozio botuak egiten ditu Villagarcia de Campos-eko nobizio etxean, Valladoliden.

Esan beharra dago bide berbera hartzen dutela aldi hartan Galiza, Santander eta Gaztelakoekin batera Euskal Herriko jesuitagatik: Larramendiren adiskide eta euskal gaietan jarraitzaile gertatuko ziren Mendiburu eta Kardaberaz, izen batzu aipatzearren.

Bi urteak amaiturik filosofiari helduko dio Medina del Campo-n, Palencian, 1710etik 1713. urtera.

Bere irakasle nagusia bertan, garaiko filosofia jakingaietan entzutetsuenetakoa zen Aita Losada da, eta honek Larramendiren buru argia estimatuko du, besteen gainetik, dizipulo aurreratuenatzat hartuz.

Hemendik, Salamancako unibertsitate pontifizioan dagoen jesuiten ikastetxera joango da, zertara eta teologiaz jakitun izatera, 4 urtetan zehar ikasiko duena, 1716tik 1720. urtera bitartean.

Edifizio edo ikastetxe hau Margarita de Austria erreginaren oparia zen, eta jakingarri modura esan, erregina fundatzaile honen oroimenez urtero egiten zen ospakizunean, hileta-errezo hitzaldia latinez goi-goieneko ikasle batek predikatzen zuela; bada behin, Larramendi izan genuen hautatua; halaxe diote behinepein eskolako artxibategiko dokumentuek.

Teologi ikasketen hondarretan, 1718 eta 1719 urteetan, karreraren bi azken ekintzak burutzen ditu, 1718ko urtarrilaren 22an ekintza txikia eta 1719ko urtarrilaren 24an, ikasketa guztien koroaketa suposatzen duen ekintza handia, teologi maisutza alegia.

Aipatzekoa da Larramendi ikaslearen gaztetasuna garai honetan, ikaskideen artean gazteena bait zen.

Hala, ikasketa zikloa, hots, filosofia eta teologia atzean utziaz jesuita karrera burutu eta ikasitakoak irakasterako urratsari ekiten dio (...).